XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xendarmeak suminduak zeudeken.

Jakin nai ziteken Bearra zan ala ez an zebillena.

Txuxenean bere etxera joan itun.

Andrea erten uan atera.

- Senarra etxean al da? - galdetu zioteken -.

- Bai, bai.

- Senarra oiean dago. - Egia ote da gero ori?.

- Zer arraie zabiltzate zuek garai ontan emen? Egia esanta ere, ez al dezute sinistu nai? - leiotik oiu egin zieken Bearrak -.

- Ni salatzen nautenak, zuek onuntz bialita lasai egiten ditek kontrabando.

- Barkatu, barkatu.

- Etxean zeunden jakin nai gendun ta.

Tripa jaten oieratu uan Bear gizarajoa, kontrabandoa galduta.

Garestietakoa eta zama aundia gañera.

- Alare, neroni arrapatzea baño obea dek.

Urte guziko irabazi pixarrak joan dituk.

Baña ni aske geratu nauk.

Txori ez uan tontoa.

Bazekiken urrengo egunean xendarmeak inguru aiek aztertzera etorriko zirala.

Orregatik, goizean goiz, zaldiaren bi aldeetako saski banatan jarri zizkin esne-marmitak eta erdi-erdian zama aundi ura, ondo lotua, belar onduzko sorta aundi bat egin eta aren barruan, eraman-ekarri batekin ondo bildua ta estalia, eta lasai-lasai zetorreken, oi bezela, etxera.

Baña, bere zoritxarrerako, xendarmeakin topo egin ta dena aztertu zioteken.